XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta papera eskuratu nion besterik gabe, ez bait nuen nahi gehiago berotu, nahiz hala ere oso harriturik egon gure elkarrizketak hartu zuen bideagatik eta Legranden umoren txarrak erabat txunditzen ninduelako.

Bestalde, Legrandek egindako kakalardoaren krokisean ezin zitekeela antenarik ikusi ongi nekien eta orohar, irudiak garezur baten taxukerako zerbait garbi-garbi iruditzen zuela ere bai.

Nire lagunak haserre bizian hartu zuen papera, eta segur aski sutara botatzeko asmoarekin, esku artean biribiltzeko prestasuna agertuarren, marrazkiari egindako gainbegirada batek bere atentzio osoa eskatu zion.

Berehala, bere aurpegia gorri-gorri jarri zen lehendabizi eta ondoren zurbiltasunik zurbilenera aldatu.

Eserita zegoen lekutik mugitu ere egin gabe arreta handiz papera ikertuz jarraitu zuen alditxo batean.

Azkenean, jaiki eta mahai gainetik argi-mutil bat hartuz, gelako bazterrean zegoen kutxa baten gainera joan zen eta bertan eseri.

Han papera ikertzen jarraitu zuen arreta handiz eta alde guztietara biratuz eta begiratuz.

Ez zuen deusik esaten eta arras harritzen ninduen haren portaerak; hala ere zuhurragotzat jo nuen gero eta handiago egiten ari zen bere umore txar hura ez gehiago kilikatzea nire esaldiren batekin.

Atera zuen gero bere jakako sakelatik kartera bat, eta papera han gorde zuen txukun-txukun, dena sekreter batean sartu eta hura giltzaz itxiz.

Bere portaera lasoagoa zen orain, baina lehengo gogoberotasuna zeharo itzali zitzaion bestalde.

Dena dela, gehiago zirudien bere pentsakizunetan galdua eta ez (...)